2014/12/11

Euskararen eguna

Aurreko astean euskararen eguna izan zen eta hori ospatzeko, ostiralean Zabala eskolara joan ginen. Badakizue zer egin genuen? TALOA. Bai, ikasi genuen taloa egiten. Laguntza pixka bat behar izan genuen. Baina azkenean lortu genuen. 
Bukatzeko, txorizoa sartu eta jan egin genuen. ZELAKO HAMAIKETAKO GOZOA!!!





2014/12/10

Eskabador eta Nahia

Denbora luze egon gara berririk gabe, baina asteburu honetan jakin dugu gure maskota Nahiaren etxean egon dela eta badakizue zer egiten? Ba, laister gabonak helduko direnez, etxea apaintzeko erabaki zuten eta Eskabadorren laguntzarekin, begira zein dotore geratu den Gabonetako Zuhaitza. 



KOLOREAK

Egun batean andereñoak tenpera margoak ekarri zituen gelara. Baina 3 bakarrik: gorria, urdina eta horia eta guk askoz gehiago ezagutzen ditugu: morea, grisa, beltza, zuria, marroia, berdea, arrosa eta laranja
Eta nola lortu beste kolore guztiak? Unai Erdozainek esan zuen pintzelez egiteko. Idei ona iruditu zitzaigun eta hasi ginen falta ziren koloreak topatzen.



Nahastu genuen gorria urdinarekin eta MOREA atera zen


Gorria zuriarekin, ARROSA


Horia urdinarekin, BERDEA



gorria horiarekin, LARANJA


Beltza zuriarekin, GRISA

Eta horrela jarraitu genuen, ezagutzen genituen kolore guztiak, "aurkitu" arte. 

Gero borobil handi batzuk margotu genituen lortutako koloreekin,




eta hasi ginen jolasten.
Egun batean ordenatu genituen koloretako eraikuntza-piezak,



baina batzuk okertu ziren, baietz Markel?





Orain bai, denak daude ondo.

Baina non daude pieza gehiago? Gorrian, horian edo urdinan?



Argi dago: GORRIAN.

Etxetik eraman genituen argazkiak borobiletan itsasteko.






Baina borbil batzuetan ez geneukan ezer. Orduan hasi ginen eskolatik begiratzen eta konturatu ginen gure txamarrak koloretakoak zirela eta atera genizkien argazkiak.

                                                                                                                                      
GORRIA,
                                                                                                                                             

BERDEA
LARANJA
      
ARROSA,...

eta gure koloretako borobiletan jarri genituen:



Orain bai, borobil guztietan daukagu zerbait. Amaitzeko, bakoitzak esan zuen zein zen gehien gustatzen zitzaion kolorea.

Eta badakizue zein den?


Badirudi Alaini gehien gustatzen zaiona HORIA dela.

Azkenean zenbatu genituen eta gure taldeari gehien gustatzen zaizkien koloreak dira:


GORRIA,  URDINA eta  ARROSA. Beste batzuk, berriz, ez zaizkigu bat ere gustatzen:  GRISA, LARANJA, MARROIA eta ZURIA.




2014/11/13

Arrate eta Eskabador

Poz-pozik dago gure maskota. Asteburu honetan Arraterekin egon da Pagasarri mendian. Eta noski mendira igo ondoren bokata jan behar.



Hemen daude Eskabador, Arrate, ama eta osaba

2014/11/05

BARRASKILOAK

Egun batean patiora joan ginenean aurkitu genituen barraskiloak. Eramango dugu gelara? Baietz esan zuten denek. 
Hemendik alde egingo dute!!!

Orduan hasi ginen pentsatzen zer behar genuen ondo zaintzeko: kutxa bat estalkiarekin, alde ez egiteko, lurra, janaria, eta bideo batean ere ikusi genuen beharrezkoa zela ura ipintzeko tapoi bat,...




Kutxa bat estalkiarekin, janaria, lurra eta
tapoi bat ura ipintzeko.

Baina zer jaten duten barraskiloek? Bakoitzak bota zuen pentsatzen zuena eta apuntatu genuen:


Janari batzuk ekarri genituen etxetik eta beste batzuk jantokitik. Gero barraskiloei eman genien. Jaten bazuten, gomets berdea ipintzen genuen. Ez bazuten jaten, gorria.

Eta noski, jan ondoren kaka egin behar!. Badakizue zein koloretakoak dira barraskiloen kakak?


Tomatea jaten badute...

kaka gorria da




Patata jaten badute...
kaka zuria izango da
                                                     .

                                
eta letxuga jaten badute...
kaka berdea izango da.
Egun batean sorpresa bat eduki genuen: barraskilo batek lurran egindako zulo batean, burua sartuta zeukan. Zer egiten ari zen?. Interneten ikusitako bideo batean esaten zuten barraskiloek horrela ipintzen zituztela arrautzak. Adi egon ginen. EGIA ZEN!!! arrautzak ipintzen ari zen. 

Gure barraskiloa arrautzak ipintzen

18 egun pasa ondoren, ikusi genituen lehenengo barraskilotxoak. 


Oso txikiak dira jaiotzen direnean



Orduan, beste arazo bat sortu zitzaigun: oso txikiak zirenez, zuloetatik alde egiten zuten eta gainera barraskilo handiak zapaltzen badituzte txikiak, mina egingo diete. Zer egin, orduan?

Bilatu genuen kutxa txiki bat eta hara pasatu genituen txikitxuak.



Orain pentsatzen ari gara zer egin hainbeste barraskiloekin. Erabakitzen dugunean, kontatuko dizuegu.
        
















2014/11/04

Eskabador eta Unai E.

Aurreko asteburuan Unai Erdozainek eraman zuen gure maskota. Familia osoa egon zen zaldiak ikusten. Eta susto bat hartu zuten! Argazkian ikusten duzuen zaldiak, gure maskota maitea jateko zorian egon zen. Zorionez, Unairen amak salbatu zuen. Eskerrik asko Ana.


2014/10/22

Txiki Park

Urriaren 17an Duendes Txiki Parkera joan ginen. Oso ondo pasatu genuen, baina nekatu ginenez asko, arratsaldean siestatxo bat egin behar izan genuen. hemen dituzue argazki batzuk.



Gortina berriak gure gelarako.

Aurten leiho berriak jarri dizkigute eta pentsatu genuen pixka bat apaintzea. Gainera udazkenean gaudenez, aprobetxatu genituen patioan zeuden hostoak gure leiho berrientzako gortinak egiteko. Bildu genituen hosto asko eta lorazainek buganbillako lore batzuk ere eman zizkigun. Plastifikatu ondoren, hasi ginen egiten,



baina ordenatu behar ziren: hosto bat, petalo bat, hosto bat, petalo bat,... Amaitu genuenean, lotu genituen hari batekin eta listo!!!


 Hemen daukazue gure leiho berria apainduta. Polita ez da?


GURE MASKOTA


Badaukagu gure maskota!. Elkartu ginen pentsatzeko zein izango zen.  Proposamen batzuk egin ondoren, erabaki genuen lehoia izan behar zela. Baina izena ere jarri behar genion. Idei batzuk atera ziren: Escabador, Puiko, kolo-kolo, Piko-piko, Pelutxe eta Te. Berriro egin genuen bozketa eta argazkian ikusten duzuenez, "ESKABADOR" izenak irabazi zuen. 
Hasi gara, jadanik, etxera eramaten eta lehenengoa, Peio izan zen.


Hemen dago Peio bere etxeko egongelan Eskabadorrekin jolasten. Begira zelako gaztelua egin dion!!!

2014/06/13

Ura

Egun hauetan ura aztertzen egon gara. Hemen daukazue egin genuenaZer da ura? Non dago? Zertarako balio du?...
Hasi ginen hitz egiten urari buruz. Bakoitzak bota zuen bururatzen zitzaiona eta paper handi batean apuntatu genuen.






Iñigok ekarri zizkigun gauza batzuk urarekin jolasteko eta esperimentuak egiteko: Esponja bat, pajitak, eta koloranteak.
Esponja eta beste tresna batzuk erabili genituen urarekin jolasteko. 




Pajitekin ura edan genuen 


eta gero putz ere egin genuen ZELAKO SORPRESA!!! BURBUIAK ATERATZEN ZIREN



eta xaboia botatzen badiogu urari?



BAI PONPAK EGIN GENITUEN!!!


Beste egun betean aztertu genuen zein koloretakoa zen ura. Ez ginen ados ipintzen: gorria, berdea, urdina,... Aprobetzatu genuen Iñigok ekarritako koloranteak eta koloretako ura egin genuen. Baina, dena den jarraitzen genuen jakin barik zein zen uraren kolorea.



Horregaitik hurrengo egunean Lourdesek ekarri zizkigun koloretako zelofan paperak eta orduan konturatu ginen: Urak ez dauka kolorerik. GARDENA DA.



Urarekin jolasten ere, konturatu ginen gauza batzuk ondoratzen direla eta beste batzuk ur gainean geratzen direla. 



Plastikozko arraina eta plastilinaz egindako txalupa ez dira ondoratzen, baina plastilinazko bola bai. Zergaitik? Jarraitu behar dugu pentsatzen. Hurrengo urtean, agian, jakingo dugu...

Bukatzeko, hormirudi bat egin genuen. Begira nola egin genuen eta zein polita geratu zen!!!


Lehenengoz, papaer batzuk margotu genituen pintzelez.

Gero zatitu genituen margotutako paperak.

Paper zatiak itsatsi egin genituen paper handi batean, itsasoko ura egiteko

Orain zerua margotu behar da eta gero...

...itsasuntzia.


Hodei batzuk zeruan eta listo.

Oso polita geratu zenez,  Peiok argazki bat egin zion.

Orain prest gaude oporretara joateko. Agur. irailan berriro egongo gara hemen.
AGUR ETA ONDO PASA!!!