2014/12/11

Euskararen eguna

Aurreko astean euskararen eguna izan zen eta hori ospatzeko, ostiralean Zabala eskolara joan ginen. Badakizue zer egin genuen? TALOA. Bai, ikasi genuen taloa egiten. Laguntza pixka bat behar izan genuen. Baina azkenean lortu genuen. 
Bukatzeko, txorizoa sartu eta jan egin genuen. ZELAKO HAMAIKETAKO GOZOA!!!





2014/12/10

Eskabador eta Nahia

Denbora luze egon gara berririk gabe, baina asteburu honetan jakin dugu gure maskota Nahiaren etxean egon dela eta badakizue zer egiten? Ba, laister gabonak helduko direnez, etxea apaintzeko erabaki zuten eta Eskabadorren laguntzarekin, begira zein dotore geratu den Gabonetako Zuhaitza. 



KOLOREAK

Egun batean andereñoak tenpera margoak ekarri zituen gelara. Baina 3 bakarrik: gorria, urdina eta horia eta guk askoz gehiago ezagutzen ditugu: morea, grisa, beltza, zuria, marroia, berdea, arrosa eta laranja
Eta nola lortu beste kolore guztiak? Unai Erdozainek esan zuen pintzelez egiteko. Idei ona iruditu zitzaigun eta hasi ginen falta ziren koloreak topatzen.



Nahastu genuen gorria urdinarekin eta MOREA atera zen


Gorria zuriarekin, ARROSA


Horia urdinarekin, BERDEA



gorria horiarekin, LARANJA


Beltza zuriarekin, GRISA

Eta horrela jarraitu genuen, ezagutzen genituen kolore guztiak, "aurkitu" arte. 

Gero borobil handi batzuk margotu genituen lortutako koloreekin,




eta hasi ginen jolasten.
Egun batean ordenatu genituen koloretako eraikuntza-piezak,



baina batzuk okertu ziren, baietz Markel?





Orain bai, denak daude ondo.

Baina non daude pieza gehiago? Gorrian, horian edo urdinan?



Argi dago: GORRIAN.

Etxetik eraman genituen argazkiak borobiletan itsasteko.






Baina borbil batzuetan ez geneukan ezer. Orduan hasi ginen eskolatik begiratzen eta konturatu ginen gure txamarrak koloretakoak zirela eta atera genizkien argazkiak.

                                                                                                                                      
GORRIA,
                                                                                                                                             

BERDEA
LARANJA
      
ARROSA,...

eta gure koloretako borobiletan jarri genituen:



Orain bai, borobil guztietan daukagu zerbait. Amaitzeko, bakoitzak esan zuen zein zen gehien gustatzen zitzaion kolorea.

Eta badakizue zein den?


Badirudi Alaini gehien gustatzen zaiona HORIA dela.

Azkenean zenbatu genituen eta gure taldeari gehien gustatzen zaizkien koloreak dira:


GORRIA,  URDINA eta  ARROSA. Beste batzuk, berriz, ez zaizkigu bat ere gustatzen:  GRISA, LARANJA, MARROIA eta ZURIA.