2015/01/21

Unai A. eta Eskabador

Asteburu honetan gure maskota Unai A.ren etxera joanda. Denetarik egin du: jolastu, afaldu, gosaldu, baineran bainatu, lo egin,...
Anek ere, parte hartu du. Begira zein pozik dauden hirurak, Unai afaltzen duen bitartean.



2015/01/16

Iñigo eta Eskabador



Gure Eskabador mendizale bihurtu zaigu. Asteburu honetan berriro joan da Pagasarri mendira Iñigorekin. Argazki honetan ikusi ahal duzue tontorretik agurtzen.


Gabonak 2014

Heldu dira Gabonak eta eskola apaindu ondoren, pentsatu genuen Olentzeroarentzako eskutitza idatzi egin behar genuela. Aurretik, denon artean hasi ginen pentsatzen zer eskatu eta azkenean 2 gauza bakarrik eskatu genion: eraikuntzak egiteko pieza gehiago eta puzzle berriak.
idatzi ondoren buzoian sartu genuen.
Peiok aprobetxatu zuen eta bere txupetea ere bidali zion Olentzeroari.
Gero denak atera nahi izan genuen Olentzeroarekin argazki bat egitea. Bueno, denak ez, batzuk ez ziren etorri eskolara gaixotu egin zirelako.
Azkenean, Abenduaren 22an etorri zen benetako Olentzero Mari Domingirekin. Opari pilo bat ekarri zizkigun. Badirudi oso ondo portatu ginela!!!
Eta goiza bukatzeko TXOKOLATADA. Egiten zuen hotzarekin, oso ondo sartzen zen txokolate beroa.





2015/01/08

Inar eta eskabador

Inarrek bidali digu bere argazkia Eskabadorrekin. Bertan agertzen dira ere, bere ama eta anai txikia: Oihan. Eta ikusi duzue zer dagoen haien atzean?  Bai, AQUARIUM bat!! Eta badirudi Eskabadorrri asko gustatu zaiola. Ez diogu aurpegia ikusten, arrainei begiratzen dagoelako. Gose zara Eskabador?