2015/01/16

Gabonak 2014

Heldu dira Gabonak eta eskola apaindu ondoren, pentsatu genuen Olentzeroarentzako eskutitza idatzi egin behar genuela. Aurretik, denon artean hasi ginen pentsatzen zer eskatu eta azkenean 2 gauza bakarrik eskatu genion: eraikuntzak egiteko pieza gehiago eta puzzle berriak.
idatzi ondoren buzoian sartu genuen.
Peiok aprobetxatu zuen eta bere txupetea ere bidali zion Olentzeroari.
Gero denak atera nahi izan genuen Olentzeroarekin argazki bat egitea. Bueno, denak ez, batzuk ez ziren etorri eskolara gaixotu egin zirelako.
Azkenean, Abenduaren 22an etorri zen benetako Olentzero Mari Domingirekin. Opari pilo bat ekarri zizkigun. Badirudi oso ondo portatu ginela!!!
Eta goiza bukatzeko TXOKOLATADA. Egiten zuen hotzarekin, oso ondo sartzen zen txokolate beroa.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina