2015/05/28

Zetarrak VI, 2 Urtekoek gure zetarrak zaintzen


Maiatzaren 15ean Areitz Sorora joan ginen eta ezin genuenez zetarrak zaindu, Fátimak eta bere umeek (2 urtekoak) zaindu zizkiguten. Oso ondo egin zuten. Eskerrik asko guztioi!!!




Zetarrak V

Gure zetarrek amaitu dute kuskua egiten. Zer gertatuko da orain? 




Badakigu tximeleta irten behar dela kuskutik baina ez dakigu noiz. Egunero begiratzen dugu eta apuntatzen dugu egutegian.



Gaur Xavik ekarri digu ipuin bat: "Beldar txiki jatuna". 




Oso antzekoak dira beldarra eta zetarren bizitza, baina berdin berdinak ez dira.


Paper honetan idatzi ditugu beldar eta zetarren ezaugarriak. Ikusten duzuenez gauza batzuk berdinak dira baina beste batzuk ez. 
Zetarrei buruz oraindik ez dakigu dena. Adibidez, nola izango den tximeleta, edo zenbat egun egongo dira kuskuen barruan,... Dakigunean apuntatuko dugu. 

2015/05/22

Zetarrak IV

Zetarrek normalean basterrak bilatzen dituzte haien kuskuak eraikitzeko. Baina ez daukagu bazter nahikorik zetar guztientzat. Zer egin orduan? Jarri diegu "huevera" bat eta badirudi gustatu zaiela.






Beno guztiei ez, baten batek jarraitzen du bilatzen kutxatik kanpo!



2015/05/21

Liburutegia

Gaur Zabalako liburutegira joan gara. Bertan Marije, liburutegiko arduraduna, gure zain zegoen.  Ipuin polit bat beldar bati buruz irakurri digu. Gure zetarrek bezala, asko jaten zuen eta kuskua egin ondoren koloretako tximeleta polit bat ateratzen zen. Gero utzi dizkigu liburu batzuk eta irakurtzen egon gara. Eskerrik asko Marije!!!




2015/05/20

Zetarrak III

Gaur eskolara sartzerakoan, sorpresa bat euki dugu: zetar bat kuskua egiten zegoen. Atzo neurtu genituen eta 6 zm neurtzen zuten eta irakurri genuen, 8zm izan arte, ez zutela kuskua egingo. Horregaitik ez genuen espero hain goiz hastea. Adi egongo gara ea zenbat denbora behar duen kuskua egiteko.



Bideo honetan ikus dezakezue nola hasi den kuskua egiten!



Areitz Soroa

Maiatzaren 15ean Areitz Sorora joan ginen. Han erakutsi ziguten zer behar genuen ogia egiteko: hirina, ura, gatza eta altzagarria edo legamia. Mahai gainean geneukan dena prest eta hasi ginen. Nahastu genituen osagai guztiak eta ogi orea eginda zegoenean, eman genion forma. Gero labean sartu genuen eta labe barruan ogia egiten zen bitartean guk gure bokata jan genuen. 


Arratsaldean sagar zukua egin genuen eta nahiz eta euria egin, atera ginen animaliak ikustera.  Asko nekatu ginen, baina aprobetxatu genuen etxerako bidaia siestatxo bat egiteko . Oso gustura egon ginen eta gauza asko ikasi genuen!!!




2015/05/18

Zetarrak II

Fátimak oso ondo zaindu zituen gure zetarrak, baina gaixorik zegoena hil egin zaigu. Orain 12 geratzen zaizkigu.



Begira nola jaten duten gure zetarrek!!!



2015/05/14

Zetarrak

Markelek ekarri zizkigun zetarrak. Kontatu zigun  TXIMELETA bihurtzen direla.



Poltsa batean hosto batzuk ekarri zituen ere. Zetarrentzako janaria zen. Baina edozein hosto jaten dute? 


Informazio gehiago behar genuen: zer jaten zuten, nola zaindu, nola bihurtzen dira tximeleta,... eta laguntza eskatu genien gurasoei.

Ondo zaintzeko txandak egin genituen. 



Egunero begiratzen genuen nori tokatzen zitzaion. 
Zer egin behar zuten Zaintzaileak?
Kutxa garbitu: kakak eta hosto zikuak zakarrontzira bota.



 Hori egin baino lehenago, kontu handiz, atera behar dira zetarrak kutxatik.



Garbi dagoenean, ipini berriro zetarrak kutxan eta Janaria eman: hosto freskoak jarri.


Egunero ere, behaketa egiten dugu eta paper batean idazten dugu.

Dani eta Xavi hankak zenbatzen


16 hanka dituzte

Egun batean, Nahiak ekarri zigun ZETAR HARIA eta zeta hariz egindako zapi bat. Oso suabea zen. Badakizue nortzuk egiten duten zetar haria? Ba bai, zetarrek!!!  Oraindik ez dugu ikusi, itxaron behar dugu kuskua egin arte. 





Gaur aurkitu dugu bat gaixorik! gelgi-geldi zegoen, zerbait beltza zeukan eta likido bat botatzen zuen. Zer gertatu zaio? 
Agian norbaitek indar handiz hartu duela eta mina egin dio? 
Ez dakigu. Ikusiko dugu zer gertatzen den.


Bihar ez gara eskolan egongo, bagoaz txangora. Baina Fátimak zainduko dizkigu zetarrak. Eskerrik asko Fátima!





















2015/05/12

LIBURU EGUNA

Aurten liburu egunerako 3 liburu irakurri ditugu.






Hiru astetan zehar aukeratu dugu  ze liburu entzun nahi genuen bakoitzak. 2 urtekoak ere gurekin egon dira baina ez geunden beti berberak elkartzen. Aukeratutako liburuaren arabera elkartzen ginen. 
Ipuina irakurtzera joaten ginenean sarrera eramaten genuen eta ipuina irakurri baino lehen andereñoak batzen zizkigun. Zineman bezala!!!



"Neu naiz azkarrena" Lourdesek irakurtzen zuen; 



"Nola dastatu ilargia", Inmak;




eta "Ezetz asmatu zenbat maite zaitudan", Fatimak.














Eta badakizue? Hirurak asko gustatu zitzaizkigun!



Beste egun batean sorpresa bat izan genuen. Ipuin kontalaria etorri zitzaigun ipuin bat kontatzera. 
Ze ondo kontatzen dituen ipuinak Iratxek! 
Begi belarri ibili ginen ezer ez galtzeko.






Ipuina kontatu ostean Iratxek bere  laguna  "Hartzatxo"   aurkeztu zigun.  





Hartzatzo  oso  dibertigarria   zen  eta  beste  pertsonai  bihurtzean jolastea  asko  gustatzen  zitzaion.  Hor  ibili  ginen gu  zer bihurtu zen asmatzen saiatzen. 
Aupa hartzatxo!






Oso oso ondo pasatu genuen eta txalo erraldoi bat eskeini genion.